Janari Xahuketa
ZER DA ELIKAGAIEN XAHUKETA?
Nekazaritzako elikagaien katetik baztertutako nekazaritzako eta elikadura produktuen multzoa, giza kontsumorako guztiz jangarriak eta egokiak izaten jarraitzen dutenak eta, bestelako erabilerarik ezean, hondakin gisa baztertuak amaitzen dutenak.
Euskadin 2022an egindako elikagaien xahuketaren diagnostikotik honako datu hauek atera ditzakegu:
- 2022an 244.972 tona elikagai xahutu ziren Euskadin.
- Horrek esan nahi du pertsonako 111kg xahuketa.
- 111kg horietatik, 40 kg elikagai jangarritzat hartzen dira.
- Pertsona bakoitzak 2022an xahututako 40 kg janaritik ia erdia etxeetan xahutu zen, 18,45kg pertsona bakoitzak.
Urola Kostan ere elikagaien xahuketa ematen da. Hona hemen gure eskualdeko datu batzuk:
- Urtero 7,9 tona elikagai xahutzen dira.
- Elikagaien xahuketaren ondorioz, 1,1 milioi m3 ur alferrik galtzen dira.
- Urtero 13, 2 milioi euro gastatzen dira.
- 19,8 tona CO2 isurtzen dira urtero.
KANPAINAKO JARDUERAK
Proposaturiko jardueren helburu nagusia elikagai soberakinak hondakin bihur ez daitezen erabiltzaileen jokabide egokia bultzatzea izango da. Hauek dira proposatutako ekintzak:
Elikagaien xahuketa murrizteko tailerrak eskoletan
Elikagaien xahuketaren inguruko ezagutza maila handitzeko tailerrak burutzea proposatzen da eskualdeko ikastetxetan.
Tailer horiek eskualdeko DBH1eko klase guztiei zuzenduta egongo dira eta 50 minutuko iraupena izango dute.
Sortzaile handiei zuzendutako networking jardunaldia
Urola Kostan egindako diagnosiak adierazten duen moduan, eskualdean emandako elikagaien xahuketaren eragile bat HORECA kanala eta elikatze dendak dira. Ondorioz, hauei zuzendutako saio praktiko bat antolatzea proposatzen da.
Sakatu infografia ikusteko
JANARI XAHUKETAREN AURKAKO GIDA
ETA ERREZETA LIBURUA JAITSI
JANARI XAHUKETAREN AURKAKO KANPAINA
STOP JANARI XAHUKETA kanpaina eskualdeko herritarrei zuzenduta dago, eta herritarrak kontzientziatzea oinarri hartuta, ekintza desberdinak barnebiltzen ditu: kamioien errotulazioa, sukaldaritza tailerrak, jatetxe edota tabernetan banatzeko tupper edo ontziak, supermerkatuei bisitak…