Ontzi arinak

Ontzi arinak

Nora bota behar ditut ontzi arinak?  Edukiontzi horira.

320x162

Zer egiten da bildutako ontziekin? Lehendabizi ontziak bereizteko plantara bidaltzen dira, eta han, sailkatu eta fardoak egin ondoren, hainbat birziklatzaileri bideratzen zaizkie.

Plastikozko ontziak, xehatu, garbitu eta makina egokien bitartez "galautsa" deritzon arroz-alearen tamainako zatitxo bilakatzen dituzte. Azkenean, galauts hori erabiltzen da hainbat ekoizkin egiteko, hala nola, tutuak, zabor poltsak, bidoiak, lore ontziak... Brikak paper fabrika batera bidaltzen dira "kraft" papera egiteko eta gero paper horren bitartez egiten dira, besteak beste, paperezko zorro eta zakuak. Metalezko ontziak altzairu-fabrika batera bidali eta urtu egiten dira.

Ontziak gaika jaso eta birziklatzearen onurak:

  1. Birziklatzeari esker, plastiko berriak sortzeko behar diren lehengaiak ( batez ere petrolioa) aurreztu.
  2. Hondakin gutxiago bota zabortegira.
  3. Ur eta energiaren kontsumoa nahiz eguratsera igorritako hondakinak gutxitu egiten dira.

UTZI

  • Plastikozko botilak: ura, edari freskagarriak, olioa...
  • Plastikozko ontziak: garbikariak, kosmetika gaiak (gel, xampu, hidratatzaile...).
  • Plastikozko ontzi txikiak: yogurt-poteak eta antzekoak.
  • Edari-brikak: esnea, zukuak, ardoa...
  • Plastikozko poltsa, zorro edo bildukinak.
  • Metalezko ontziak: edari eta kontserbak , aerosolak, metalezko tapak...

EZ UTZI

  • Kartoizko estalkiak.
  • Beirazko botilak eta ontziak.
  • Kartoizko arrautzontziak.
  • Plastikozko jostailuak.
  • Tresna elektriko txikiak.
  • Biberoiak.
  • Gomazko eskularruak.
  • Garbitasun tresnak (orrazia, hortz eskubilak...).
  • Sukaldeko tresnak (zartaginak, kazolak, eta abar).
Gogoan izan!
  • Ez sartu zorro edo poltsa ontzi eta guzti. Lehenik ontziak eta gero zorroak.
  • Tolestu brikak, tolestuta leku gutxiago hartzen dute eta.
  • Kendu tapak plastikozko ontziei.
  • Debekatuta dago ontzi arinak uztea edukiontzi horiaren kanpoaldean.
Zerbitzuaren hasiera
  • 2000
2021eko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 1.945.840 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: +%5,39
Loturak