Merkataritza eta ostalaritza
Merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak
Sortzaile txikiak
Hondakin kopuru txikiak sortzen dituzten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek kaleko edukiontziak, birziklatzeko etxolak eta garbiguneak erabili behar dituzte:
- Kaleko edukiontziak: eskura dituzu 24 orduz, urteko egun guztietan:
- Hondakin organikoak (txartelarekin)
- Errefusa (txartelarekin)
- Papera eta kartoia
- Ontzi arinak
- Arropa, ehunki eta etxeko tresna txikiak
- Etxeko landare olioa
- Pilak
- Birziklatzeko etxolak
- Garbiguneak: hiru garbigune dituzu eskura (Aia, Zarautz eta Zumaian). Informazio gehiago hemen: egutegia, ordutegia, erabiltzeko baldintzak...
- Hondakin handien bilketa (traste zaharrak). Informazio gehiago eta egutegia hemen:
Txartel magnetikoak: hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak txartel magnetikoarekin irekitzen dira. Etxebizitza bakoitzak txartel bat du eta puntu jakin bateko edukiontziak irekitzen ditu.
Sortzaile handiak
Hondakin kopuru esanguratsuak sortzen dituzten establezimenduei puntuz puntuko bilketa zerbitzua eskaintzen zaie frakzio hauek jasotzeko
Bilketa establezimenduan bertan:
- Hondakin organikoak (egunero)
- Papera-kartoia (egunero, astelehenetik larunbatera)
- Errefusa (astean bitan)
- Egur kaxak (astean hiru aldiz)
Kaleko edukiontziak: kaleko edukiontzietan utzi behar dituzte honako frakzioak:
- Ontzi arinak
- Beira
Establezimenduei ontziak ematen zaizkie, puntuz puntuko bilketako frakzioak ateratzeko. Ontzi horiek establezimenduaren kanpoaldean utzi behar dira, bilketa zerbitzuak adierazitako ordutegian eta leku zehatzean.
Hona hemen hondakin organikoak, papera/kartoia eta errefusa ateratzeko jarraibideak eta asteko egutegia eta ordutegi-muga:
Oharrak eta jarraibideak
- Hondakinak atera behar dira egutegian zehaztutako ordurako.
- Hondakin organikoak: edukiontzian atera behar dira (poltsa konpostagarria erabiltzea aukerakoa da). Sukaldatu edo sukaldatu gabeko hondakin organikoak izan daitezke.
- Papera/kartoia: edukiontzian atera behar dira
- Errefusa: atera daitezke soilik birziklagarriak ez diren hondakinak
- Hondakinen poltsak irekita utzi behar dira
- Kaleko beira edo ontzi arinen edukiontziak betetzear baldin badaude, jakinarazi Hondakinak Biltzeko Zerbitzuari.
Asteko egutegia eta ordu-mugak:
GETARIA |
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
Larunbata |
Igandea |
Organikoa |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
Papera/kartoia |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
|
Errefusa |
|
9:30 |
|
|
9:30 |
|
|
Egur kaxak | 11:00 | 11:00 | 11:00 | ||||
|
|
|
|
|
|
|
|
ORIO |
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
Larunbata |
Igandea |
Organikoa |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
Papera/kartoia |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
9:30 |
|
Errefusa |
9:30 |
|
|
9:30 |
|
|
|
Egur kaxak | 9:00 | 9:00 | 9:00 | ||||
|
|
|
|
|
|
|
|
ZARAUTZ |
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
Larunbata |
Igandea |
Organikoa |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
17:00 |
Papera/kartoia |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
|
Errefusa |
10:30 |
|
|
10:30 |
|
|
|
Egur kaxak | 10:30 | 10:30 | 10:30 | ||||
|
|
|
|
|
|
|
|
ZUMAIA |
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
Larunbata |
Igandea |
Organikoa |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
16:00 |
Papera/kartoia |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
10:30 |
|
Errefusa |
|
10:30 |
|
|
10:30 |
|
|
Egur kaxak | 12:00 | 12:00 | 12:00 |
Zerbitzuaren tasa
Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek. Tasa finkoa da eta hiruhilero ordainduko da.
Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".
Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2021-12-22, 243. zk). Ikus hemen.
Harremanetarako
Argibideak jasotzeko edo dituzun zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Hiru bide dituzu:
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Arreta eta Informazio Bulegora joan. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian dituzu bulegoak. Ikus hemen lekua eta ordutegia.
- Beheko formularioa bete eta bidali
- Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
- Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Telefonoz: 943890808
- Emailez: hondakinak@urolakosta.eus