Inausketa eta lorezaintza hondakinen atez-ateko bilketa

Inausketa eta lorezaintza hondakinen atez-ateko bilketa

Inausketa eta lorezaintza hondakinen atez-ateko bilketa

Inausketa eta lorezaintza hondakinen bilketa zerbitzua 2024 urte hasieran jarri da martxan. Doakoa da eta herrigunean kokatuta dauden etxebizitzei zuzenduta dago.

Parte hartu nahi duten herritarrei 240 edo 360 litrotako edukiontzia banatzen zaie hondakin hauek gorde ahal izateko.

Onartzen diren hondakinak honako hauek dira:

  • Inausketa hondarrak.
  • Zatituriko adarrak, 15 zm baino txikiagoko diametrodunak.
  • Landareak.

Onartzen ez diren hondakinak ikusteko hemen.

Jasoketa maiztasunari dagokionez, astean etxebizitzako edukiontzi bakar bat jasotzen da. Hondakin gehiago sortuz gero, herritarrek garbigunera eraman behar dituzte aipatutako hondakinak.