Garbiguneak

Garbigunea

Zer da garbigunea?

320x162

Garbigunea udalerriaren inguruan dagoen biltegi bat da, herritarrei hondakinak bertara eraman eta gaika sailkatuta botatzeko zerbitzua eskaintzen diena.

Gure eskualdean hiru garbigune ditugu: Aian, Zarautzen eta Zumaian.

Askotariko edukiontziak daude garbigunean, hondakinak sailkatuta uzteko.

Garbigune zerbitzua erabil dezakete soilik Urola Kostako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) eskualdeko biztanleek.

Merkatariek, eraikuntzako gremio txikiek, industriek eta udal zerbitzuek (brigadak, bulegoak...) ere garbigune zerbitzua erabili ahal izango dute, aurrez Udal Elkarteko zerbitzu teknikoen baimena jasota.

Garbigune zerbitzua doakoa da.

Erabiltzaileak

Garbigune zerbitzua erabil dezakete soilik Urola Kostako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) eskualdeko biztanleek.

Establezimenduek eta enpresek baimena eskuratu behar dute

Merkatariek, eraikuntzako gremio txikiek, industriek eta udal zerbitzuek (brigadak, bulegoak...) ere garbigune zerbitzua erabili ahal izango dute, aurrez Udal Elkarteko zerbitzu teknikoen baimena jasota, betiere entregatutako materialek ez badituzte gainditzen etxebizitzentzat ezarritako kopuru eta mugak eta Udal Elkarteko eremuko udalerrietan egindako obra edo lanetan sortutako hondakinak badira.

Baimena eskuratzeko eskaera aurkeztu behar zaio Udal Elkarteari: eskabidea egiteko eredua hemen duzu eskura.

Mugak eta baldintzak

Hona hemen garbiguneak erabiltzeko muga eta baldintzak:

Mugak:

  • Honakoak dira gehienezko mugak erabiltzaile eta asteko:  2 m3-ko bolumena eta 750 kg.
  • Hondakin sortzaile berezi batzuen kasuan, Udal Elkarteak erabaki ahal izango du salbuespenak egitea, muga horiek handitu edo murriztuz (bolumena nahiz pisua), betiere hori egiteko arrazoiak egoki justifikatzen badira.
  • Garbigunean hondakinak hustu ditzakete soilik baimendutako gehienezko zama 3.500 kg baino txikiagoa duten ibilgailuek.

Baldintzak

  • Garbiguneko langilearen jarraibideak bete behar dira.
  • Debekatuta dago baimenik gabe garbiguneetan sartzea. Debeku hori ez betetzeak zehapenak ekar ditzake. Instalazioak uzteko eskatu ahal izango zaie instalazioak era egokian erabiltzen ez dituzten erabiltzaileei.
  • Debekatuta dago garbiguneetan ezarritako ordutegitik kanpo sartzea, aurrez Udal Elkarteak baimendutako kasuetan izan ezik.
  • Garbigunean sartzen den pertsona eta erabiltzaile orok garbiguneko langilearen jarraibideak bete behar ditu, zehatz mehatz.

Hondakinak

Hondakin hauek eraman ditzakezu garbigunera (erabili hondakinen bilatzailea hondakin bakoitza non utzi behar den jakiteko):

  • Erabilitako automozioko olioa (itxitako ontzian). Onartzen den kopurua mugatuta dago: 10 litro erabiltzaileko eta urteko.
  • Erabilitako sukaldeko olioa (itxitako ontzian).
  • Akumulatzaileak: Ibilgailuen bateriak eta akumulatzaileak.
  • Aparailu elektrikoak eta elektronikoak (ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak...).
  • Inprimagailuko tonerren karkasak.
  • CDak eta DVDak.
  • Lerro zuriko etxeko tresna elektrikoak (garbigailuak, sukaldeko tresna elektrikoak...).
  • Kartoizko bilgarri edo enbalajeak.
  • Etxeko altzari eta hondakin handiak (koltxoiak, sofak, somierrak...).
  • Beirazko ontziak eta beira laua.
  • Etxeko bilgarri eta ontziak (plastikozkoak, metalezkoak eta brikak).
  • Etxebizitzetako obra txikietako obra-hondakinak eta obra-hondarrak (uralita eta fibrozementuzko osagaiak ez).
  • Su-itzalgailuak.
  • Ibilgailuen olio-iragazkiak.
  • Fluoreszenteak eta lanparak. Onartzen den kopurua mugatuta dago: 5 unitate erabiltzaileko eta hileko.
  • Jostailuak.
  • Egurra (paleak, altzariak, kaxak, oholak).
  • Metala eta txatarra (eltzeak, zartaginak, bizikletak...).
  • Auto eta motorren pneumatikoak. Onartzen den kopurua mugatuta dago: 10 unitate erabiltzaileko eta urteko.
  • Etxeetako papera eta kartoia.
  • Pilak.
  • Birziklatu ezin diren plastikoak.
  • Birzikla daitezkeen plastikoak (polietilenozko bidoiak, plastiko filma, poliespana).
  • Lorezaintza eta kimatze-lanetako hondakinak, gehienez ere 15 cm-ko diametrokoak.
  • Erradiografiak, termometroak eta iraungitako botika eta sendagaiak. Ez dira onartutako osasun-zentro publiko edo pribatuetako hondakinak.
  • Etxeetako bestelako hondakin arriskutsuak: Pintura, berniz, disolbatzaile, kola, produktu fitosanitario, aerosol, silikona eta antzekoen itxitako ontziak eta produktu horiekin erabilitako trapu, pintzel, brotxa eta antzekoak. Soilik onartuko dira etxerako erabilitakoak. Onartzen den kopurua mugatuta dago: gehienez ere 10 unitate erabiltzaileko eta hileko.
  • Arropa eta ehunkiak (itxitako poltsan).
  • Beira laua (kristala).
  • Gaikako bilketako edukiontziak ere eskura dituzu garbigunean (beira, papera, ontzi arinak...).

Ordutegia

Hiru garbiguneak zabalik dituzu ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
  • Larunbatak: 10:00-12:30
  • Igande eta jaiegunak: itxita
  • Abuztuan: 8:30-13:30

Kokapena

Urola Kostan hiru garbigune ditugu, bat Zarautzen, Abendaño industrialdean, bestea, Zumaian, Joxe Mari Korta industrialdean, eta, hirugarrena Aia-Orion, Ubegun industrialdean.

         .

Argibideak jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Aia-Orioko garbigunea:

  • 943 13 41 39
  • garbiguneazarautz@urolakosta.eus

Zarauzko garbigunea:

  • 943 13 50 97
  • aiaoriogarbigunea@urolakosta.eus

Zumaiako garbigunea:

  • 943 86 04 41 
  • garbiguneazumaia@urolakosta.eus