...eta hobetu genezake

... eta hobetu genezake

Hondakinak Biltzeko Sistema berria ezarri eta urtebetera, positiboa da balantzea. 2017ko datuekin alderatuz gero, ondo sailkatutako hondakinen ehunekoa 20 puntu  baino gehiago igo da eskualdean.

  • 2017ko urte osoko sailkatze indizea %46,68 da
  • 2018ko martxotik abendura bitartekoa %70,10 (urte osokoa indizea baxuagoa da  %67,64-, sistema berria ezarri aurreko urtarrileko eta otsaileko datuen eraginez).
  • Zerbitzu berria ezarriz geroztik, sailkatze indizea %70aren inguruan egonkortu da.

Sistema ezarriz geroztik bilakaera positiboa izan da. Hasiera-hasieratik erakutsi dute herritarrek jarrera ezin hobea. Datuak onak badira ere, denon artean hobetu genezakeela sinetsita, Udal Elkarteak lanean jarraituko du %75eko bilketa maila erreferentzia gisa hartuta.

…ETA HOBETU GENEZAKE goiburu hartuta, eskualdeko komunikabideetan 5 astez luzatuko  da birziklatzearen aldeko sentsibilizazio kanpaina. Helburua da herritarrei urtebeteko balantzearen berri ematearekin batera, birziklatzen eta hobetzen jarraitzeko deia luzatzea.