Etxebizitzak
Etxebizitzak
Hondakinak: sailkatuta
Eskualdeko herritarrek hainbat zerbitzu dituzue eskura hondakinak sailkatzeko: kaleko edukiontziak, bolumen handikoen bilketa, birziklatzeko etxolak eta garbiguneak.
- Kaleko edukiontziak: eskura dituzu 24 orduz, urteko egun guztietan:
- Hondakin organikoak (txartelarekin)
- Errefusa (txartelarekin)
- Papera eta kartoia
- Ontzi arinak
- Arropa, ehunki eta etxeko tresna txikiak
- Etxeko landare olioa
- Pilak
- Birziklatzeko etxolak
- Garbiguneak: hiru garbigune dituzu eskura (Aia, Zarautz eta Zumaian). Informazio gehiago hemen: egutegia, ordutegia, erabiltzeko baldintzak...
- Bolumen handikoen bilketa. Egutegia hemen.
- Inausketa eta lorezaintza hondakinen atez-ateko bilketa: baldintzak hemen.
Txartel magnetikoak: hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak txartel magnetikoarekin irekitzen dira. Etxebizitza bakoitzak txartel bat du eta puntu jakin bateko edukiontziak irekitzen ditu.
Betebeharrak
Hondakinak biltzeko zerbitzuan Ordenantzak zehazten ditu herritarrek dituzten betebeharrak. Hona hemen laburbilduta betebehar nagusiak:
- Erabiltzaileen betebeharra da hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian bereiztuta uztea. Debekatuta dago hondakin frakzio jakin bat ez dagokion edukiontzian uztea.
- Erabiltzaileen betebeharra da, halaber, hondakinak edukiontziaren barruan uztea, eta ez, inola ere, kanpoan.
- Horrez gain, ezin dira kaleko edukiontzietan utzi, tamaina dela eta edukiontziaren ahoa trabatzen edo oztopatzen duten hondakinak.
- Debekatuta dago edukiontzietan uztea likidoak dituzten edota likidotu daitezkeen hondakinak.
- Debekatuta dago 50 ºC edo gehiagoko Tª duten hondakinak edukiontzietan uztea.
- Erabiltzaileen eta, oro har, herritarren, betebeharra da edukiontziak zaintzea eta higiene eta segurtasun egoera egokian erabili eta mantentzea eta, beraz, edukiontziek beren erru, zabarkeria edo arduragabekeriaren ondorioz jasan ditzaketen kalteen erantzule izango dira.
- Halaber, edukiontzien puntuetan dauden bestelako osagaiei (babesteko langa, pibote, barra, marka...) eragindako kalteen erantzule izango dira.
- Debekatuta dago edukiontziak mugitu eta lekuz aldatzea eta edukiontziak manipulatzea, egoera arriskutsuak eraginez edo bilketa zerbitzuek hondakinak biltzea zailduz.
Zerbitzuaren tasa
Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute etxebizitzek. Tasa finkoa da eta ordainduko da hiruhilero.
Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".
Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2021-12-22, 243. zk). Ikus hemen.
Harremanetarako
Argibideak jasotzeko edo dituzun zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Hiru bide dituzu:
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Arreta eta Informazio Bulegora joan. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian dituzu bulegoak. Ikus hemen lekua eta ordutegia.
- Beheko formularioa bete eta bidali
- Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
- Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
- Telefonoz: 943890808
- Emailez: hondakinak@urolakosta.eus