Nora bota behar dut beira? Iglu antzeko edukinontzi berdera.
Zer egiten da jasotako beirarekin? Lehendabizi garbitu eta xehatu egiten da berreskuratze-lantegi batean. Gero urtu eta beira-ontzi berriak egiteko erabiltzen da.
Beira gaika jaso eta birziklatzearen ingurumen onurak:
Beira birziklatuz, baliabide natural urriak kontserbatzen dira.
Beira urtzerakoan energia gutxiago erabiltzen da.
Zabor gutxiago botatzen da zabortegira.
Berreskuratutako beira-tona bakoitzeko 1.200 kg lehengai eta 130 kg fuel aurrezten dira.
UTZI
Edozein koloreko botilak (zuriak, berdeak, marroiak).
Beirazko kontserba fraskoak.
Beirazko lurrin eta kosmetika fraskoak.
Oro har, ECOVIDRIOren "puntu berdearen logoa" daramaten beirazko ontzi guztiak
Beirazko ontziak utzi behar dira ordutegi honetan: 8:00etatik 22:00etara
EZ UTZI
Bonbilak eta fluorestenteak.
Ispiluak.
Leihoetako kristalak.
Automobiletako kristalak.
Kristalezko edalontzi, pitxer, plater edo irudiak.
Gogoan izan!
Beirazko ontziak, kortxo eta tapoirik gabe sartu edukinontzietara.
Debekatuta dago beirazko ontziak uztea beirazko ontzientzako edukiontzian ez bada.
Debekatuta dago beirazko ontziak uztea ezarritako ordutegitik kanpora
Zerbitzuaren hasiera
1980eko hamarraldian
2021eko datuak
Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 2.107.890 Kg