Auzo Konpostajea

Auzo konpostajea


Auzo konpostajea jende talde batek, auzokide edo bizilagunen komunitate batek, alegia, hondakin organiko biodegradagarriak kudeatzean datza. Ondorioz, baliabide baliotsu bat lortzen da: konposta. Lortutako konpost hori, konpostaje prozesuan parte hartzen dutenen artean banatuko da hauek euren lorontzi, lorategi eta ortuetan erabili dezaten.

Halaber, auzo konpostajeak beste helburu sozial garrantzitsu bat du: herritarrek udal ekimenetan parte hartzera bultzatzea eta elkarlana sustatzea.

Auzo konpostaje guneak Urola Kostan

2005eko urritik hona, Udal Elkarteak konpostajea sustatzeko ekimenak bultzatu ditu eskualdean zehar tokikoei konposta egiteko aukera, prestakuntza, laguntza eta baliabideak eskainiz. 

Norberak etxean konposta egiteko aukeraz gain, Udal Elkarteak auzo konposta egiteko guneak prestatu, erabiltzaile interesatuak formatu eta bizilagunen artean konposta egiteko aukera eskaini du.

Egunean, 11 dira Urola Kostan ezarrita dauden konposta guneak. Jarraian, herrika zerrendatzen dira:

Udalerria

Auzo gunearen izena

Kokapena

Getaria

Potzuaga

Akerregi kalea 8

Sahatsaga

Sahatsaga kalea 5

Abaromendi

Abaromendi kalea 42

Orio

Karela

Arrantzale kalea 6

Pelotari

Pelotari kalea 6

Zarautz

Vista Alegre

Allemendi kalea 1

Zumaia

Aita Mari

Aita Mari kalea 17

Alai

Izaga kalea 1

Ardantzabide

Ardantzabide auzoa 9

Kresala

Deba kalea 1

Puntanueta

Aitzuri kalea 10

Auzo konposta guneen funtzionamendua erraza da. Behin izena emanda, zure hondakin organikoak konposta gunera eraman behar dituzu. Bertan  irekita dagoen konpostagailuan, ekarpenen konpostagailuan, alegia, bota behar dituzu zure hondakinak eta gunean bertan aurki dezakezun material lehorrarekin estali.

 

Nola parte hartu dezaket?

Gaur egun martxan dagoen konposta guneren batean parte hartu nahi baduzu, hurrengo bideak erabili ditzakezu:

  • Bete hurrengo galdetegia zure datuekin: galdetegia eta ahal dugun bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan.
  • Deitu hurrengo telefono zenbakira: 943890808
  • Honako helbide elektronikora idatzi: hondakinak@urolakosta.eus

Auzo konpostarekin hasten diren familia berriei argibideak eta prestakuntza emango zaizkie, konpostagailua erabiltzeko eta konpostaje prozesua era egokian egiteko.