ARROPAREN KONTSUMO ARDURATSUA

Arroparen berrerabilpena

Moda azkarrak ehungintzaren industria eraldatu du azken hamarkadetan, gehiegizko kontsumoa eta jantzien bizi-ziklo laburra sustatuz. Testuinguru horretan, arropa berrerabiltzea alternatiba jasangarria da, eta ingurumenari mesede egiteaz gain, abantaila ekonomiko eta sozialak ere eskaintzen ditu.

Arroparen berrerabilpenak hauek erabilitakoan bota beharrean, hauei bigarren bizitza bat ematea esan nahi du. Arroparen berrerabilpenak  hainbat praktika biltzen ditu bere barnean, hala nola, arropa dohain ematea, arroparen trukea, bigarren eskuko arroparen salmenta eta jantzi zaharrak berri bihurtzea. Berrerabiltzea ekonomia zirkularraren funtsezko osagaia da, eta baliabideak ahalik eta gutxien alferrik galtzea eta ahalik eta gehien erabiltzea du helburu.

Arropa soilik ez eta, etxerako osagarriak, oinetakoak eta ehunak ere berrerabiltzen dira. Hau honela, berria erosi beharrean berrerabiltzea aukeratzean, kontsumitzaileek kontsumo-eredu arduratsuagoa eta iraunkorragoa lortzen lagun dezakete.

Arropa ez berrabiltzeak dakartzan inpaktuak

Urtero, Europar Batasunak 12,6 milioi tona ehun hondakin sortzen ditu, eta horietatik 5,2 arropa eta oinetakoak dira. Hala ere, hondakin horien % 22 bakarrik biltzen dira birziklatzeko.

Lehengai birjina erabiliz ehungintzako produktu berriak fabrikatzeko ur gehiegi kontsumitzen da, eta prozesua oso kutsagarria da erabilitako materialengatik, hala nola koloratzaileengatik eta pigmentuengatik.

  • Materia birjina duen galtza bat egiteko, batez beste 3.000 litro ur kontsumitzen dira.
  • 2013an, hondakinak kudeatzeko instalazioetara 18.072 kg ehun-hondakin bota ziren, atmosferara 490 tona CO2 isurtzearen baliokidea.

Arropa berrerabiltzearen onurak

Lehen aipatutako onurez gain, arropa birziklatzeak eragin positiboak ditu bai gure egunerokoan bai planetaren orekan ere.

  • Arropa birziklatuz atmosferara gas gutxiago isurtzen dira.
  • Hondakinak murrizten dira.
  • Ehunen gehiegizko laborantza eta ehunen neurrigabeko ekoizpena saihesten du.
  • Ongarrien eta substantzia kimikoen erabilera murrizten du.
  • Aurrezki ekonomikoa dakar.

Kanpainaren jarduerak

Kanpainan zehar hainbat jarduera egingo dira Urola Kostako Mankomunitateak arlo honetan ezarritako helburuak lortzeko. Jarduera hauek toki administrazioei zuzenduta daude, batetik, eta eskualdeko ekitaldiak antolatzeko ardura dutenei, bestetik. Hauek dira egingo diren jarduera nagusiak:

> Edukiontzi ondoko puntuak egitea

Udalerri bakoitzean jende gehien dabilen edukiontzi puntuetan hezitzaile bat egongo da. Hezitzaile honek, bertatik igarotzen diren pertsonei galdetegi bat egingo die hondakinen kudeaketaren, ehun eta oinetakoen erabilera arduratsuaren inguruan eta ehun hondakinen kudeaketaren inguruan. Honen helburuak erabiltzaileen arropa gaika biltzea eta berrerabiltzearen inguruan kontzientzia piztea dira. Bai eta eskuragarri dauden bilketa puntuen berri ematea eta izan ditzaketen zalantza posibleak argitzea ere.

> Kamioietarako binilo berrien diseinua

> Arroparen berrerabilpena sustatzeko zozketa

Arroparen berrerabilpena sustatzeko, zozketa bat egingo da arropa berrerabiltzeko puntuak erabiltzen dituzten pertsonen artean. Hemen zozketaren oinarriak.