Ekitaldi jasangarriak
EKITALDI JASANGARRIAK
2023-2024 Ikasturtea
Urola Kostako Udal Elkarteak ekitaldi jasangarrien sustapena bultzatuko du datozen hilabeteetan. Hala, Urola Kostako ekitaldi garrantzitsuenetan hainbat ingurumen-irizpide ezarri nahi ditu administrazioak, hondakinen arloan eta baliabide material eta energetikoen optimizazioan jardunbide egokiak barneratzeko, gure eskualdeko aisialdiaren eta kulturaren inpaktuak minimizatzeko asmoz.
Horretarako, 2023ko abendutik 2024ko udara bitartean, informazio puntuak ezarriko dira eskualdeko bost ekitalditan, bat udalerri bakoitzeko. Ekintza horien bidez, ingurumen hezitzaileek ekitaldi bakoitzaren jasangarritasun maila ikertuko dute, honako alderdi hauek aztertuz, besteak beste: material berrerabilgarrien erabilera, ur- eta energia-kontsumoa eta hondakinen sorkuntza. Halaber, hezitzaileek parte-hartzaileak sentsibilizatuko dituzte, ingurumenean eragin txikia duten jarduerak sustatuz, baita baliabideen nahiz hondakinen kudeaketa jasangarriarekin zerikusia duten zalantzak argituz ere.
Kanpaina honetan sortutako materiala
- Ekitaldi jasangarriak egiteko jardunbide egokien eskuliburua