Agenda

Atzealdea Konposteroak, antzerki emanaldia, hobeto birziklatzen ikasteko

Ecoembes eta Ecovidrioren diru-laguntza eta babesarekin, KONPOST EROAK antzerkia eskainiko du Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, Gabon hauetan. Sarrera doan izango da.
22 ABE 01 ABE

Urola Kostako Udal Elkarteak, Ecoembes eta Ecovidrioren diru-laguntza eta babesarekin, KONPOST EROAK antzerkia eskainiko du Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, Gabon hauetan.

  • Abenduak 23: Getaria, 17:30, Berdura plaza
  • Abenduak 26: Zumaia, 18:00, Aita Mari zine aretoa
  • Abenduak 28: Aia, 18:30, Eskola
  • Abenduak 30: Orio, 17:30, Kultur Etxea
  • Urtarrilak 2: Zarautz, 12:00  Modelo zine aretoa

Sarrera doan izango da

Gabonak ate joka dira. Oporrak, ospakizunak, jaki eta edariak, erosketak… Hondakin asko sortuko dugu. Zirika Zirkusen Konpost Eroak emanaldiarekin tarte atsegin bat pasako dugu, hondakinak bereiztearen garrantziaz jabetu gara eta hobeto nola birziklatu ikasiko dugu.

Informazio gehiago hemen