Erabilera bakarreko edalontziak

Erabilera bakarreko edalontziak

 

STOP Erabilera bakarreko edalontziak

Gaur egun, kafea edo tea edatea gure egunerokotasunean errotuta dugun ohitura da. Are gehiago, pertsona askok ezingo lukete bi edari hauek gabe bizi. Hala ere, oraindik ere pertsona askok lanean, kalean, etab. aipatutako edariak plastikozko edo paperezko edalontzietan hartzen dituzte. Horregatik, Urola Kostan erabilera bakarreko 1.398.791 edalontzi erabiltzen direla estimatzen da.

 

ZEIN ARAZO EKAR DITZAKE BEHIN ERABILI ETA BOTATZEKO EDALONTZI
HORIEK DENAK PRODUZITZEAK ETA KONTSUMITZEAK?

 

PAPEREZKO EDALONTZIAK

Paperezko edalontziei dagokienez, konpostagarriak eta birziklaga- rriak direla pentsatzen badugu ere, plastikozko geruza batez (polietilenoa) estalita daude. Material horri esker, barruan dagoen likidoa ez da paperarekin kontaktuan sartzen. Plastiko hori bere pisu osoaren % 5 da gutxi gorabehera, eta fabrikazio-prozesuan energia-kontsumo eta CO2 emisio gehiago isurtzen ditu. Gainera, papera eta plastikoa bereizteko prozesua konplexua eta oso garestia denez, birziklatzeko planta askok paperezko edalontziak baztertu eta zabortegietara bidaltzen dituzte. Bestalde, polietilenoa degradazioarekiko iraunkorra da eta 30 urte inguru behar izan ditzake deskonposatzeko.

 

PLASTIKOZKO EDALONTZIAK

Plastikozko edalontzien kasuan, kalkuluen arabera, plastiko kilo bakoitzeko atmosferara 3.5 kg CO2 isurtzen dira. Nazioarteko Ingurumen Zuzenbideko Zentroko datuen arabera, gaur egun, plastikoaren ekoizpena karbono isurketen % 3,8 da, eta 2050erako kopuru hori % 13koa izatera heldu daiteke. Egungo ekoizpen-mailak murrizten ez badira, ezinezkoa izango da planetaren tenperaturaren igoera 2oC-tik behera mantentzea. Bestalde, edalontzi mota hauek osasun arazoak ere eragin ditzakete, plastikozko edalontzi askok toxina arriskutsuak jasotzen baitituzte, hala nola PCBak, ftalato koloratzaileak, Bisfenol A edo PBDE, beste hainbat sustantzien artean. Material horiek guztiek kutsatzaileak isurtzen dituzte gure gorputzera, dosi txikitan.