Agenda
Atrás Tailerra Zarautzen, merkatarientzat, hondakinen bilketari buruz
Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egingo du apirilean zehar, “herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz, sailkatze portzentajeak igotzeko”.
Merkatariak eta ostalariak
Hondakinak Biltzeko Sistema Berrian badira kolektibo bereziak, euren ohiko jardunean etxeetan baino zabor gehiago sortzen dutenak, merkatariak, ostalariak edota industriak, esate baterako.
Ostalari eta dendariena kolektibo garrantzitsua da Hondakinak Biltzeko Zerbitzuarentzat, izan ere, hondakin kopuru handiak sortzen ditu eta, beraz, garrantzitsua da, bai eurentzat eta bai Udal Elkartearentzat, zerbitzuan beharrezko diren egokitzapenak egitea, hondakinen bilketa ahalik eta ondoen kudeatzeko.
Hori dela eta, tailer bat antolatu dugu Zarauzko dendarientzat, beren behar eta kezkak jaso, hondakinak bereizteko argibideak eman eta hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzeko helburuz.
Zarautz
- Dendariak, apirilak 19, 15:00etan, Etxezabalan