Agenda
Atrás Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak
Eskola Agenda 21a garapen iraunkorreko ingurumen hezkuntza lantzeko tresna da. Gure bailaran, 2015-16 ikasturtean Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako ikastetxe guztietako 15 ikastetxe eta 6.098 ikasle ari dira parte hartzen.
Ikasturte honetan lantzen ari diren gaia ekitatea da (aurreko ikasturteetan beste gai batzuk landu dituzte, mugikortasuna, biodibertsitatea, zarata eta uhin elektromagnetikoen egoera, elikadura jasangarria…)
Ohi bezala, ikastetxez ikastetxe eta herriz herri gaia landu ondoren, udalbatzar bereziak egingo dira, ikasleek landutako gai eta proposamenak udal ordezkariei aurkezteko. Hona hemen udalbatzarren egutegia:
- Getaria, maiatzak 17
- Orio, maiatzak 19
- Zarautz, maiatzak 18
- Zumaia, maiatzak 24