Web edukia bistaratu

Papera eta kartoia

Nora bota behar dut papera eta kartoia? Edukiontzi urdinera.

320x162

Zer egiten da jasotako paper eta kartoiarekin? Jasotako papera eta kartoia sailkapen-instalazioetara bidaltzen dira. Han, materialen arabera bereizten dira, gero paperaren industrian kontsumitu eta birziklatzeko.

Papera eta kartoia saikatuta jaso eta birziklatzearen onurak:

  1. Birziklatzeari esker, paper eta kartoi berria sortzeko behar den lehengaia (zura) aurreztu.
  2. Hondakin gutxiago bota zabortegira.
  3. Ur eta energiaren kontsumoa nahiz eguratsera igorritako hondakinak gutxitu egiten dira.

UTZI

  • Egunkariak, aldizkariak, liburuak.
  • Gutun-azalak, propaganda, administrazioko paperak.
  • Kartoizko kaxa eta bildukinak eta abar.

EZ UTZI

  • Paper eta kartoi garbia ez diren hondakinak, bereziki plastikoak, flejeak, brikak, paper zikina, arrandegiko edo harategiko paper zikina eta abar.
Gogoan izan!
  • Debekatuta dago papera/kartoia uztea edukiontzi urdinaren kanpoaldean.
  • Papera eta kartoia egoki tolestuta utzi.
Zerbitzuaren hasiera
  • 1996
2017ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 2.104.482 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: -%1.41
Loturak