Web edukia bistaratu

Olioa

320x162

Etxean erabilitako olioa kalean jarritako edukiontzietan utzi behar da (laranja kolorekoak).

Edukiontzi horiek kalean daude, eskura (beira edo papera jasotzeko edukiontziak bezala). Beraz, herritarrek edozein unetan eraman ahal izango dute etxeko olioa.

Debekatuta dago kaleko edukiontzietan merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako establezimenduetako olioa uztea.

Establezimendu horiek baimendutako enpresen zerbitzuak kontratatu behar dituzte landare olioa bildu eta kudeatzeko.

Gogoan izan
  • Olioa ontzi batean sartu (beirazko edo plastikozko ontziak, brik motako ontziak...) eta ondo itxi. Ondoren, edukiontziaren barruan utzi. Debekatuta dago olioa edukiontzian soltean isurtzea.
  • Debekatuta dago olioa uztea horretarako jarritako edukiontzian ez bada.
  • Sukaldeko olioa bakarrik utzi. Auto edo kotxekoa ez (ez dira nahastu behar). Debekatuta dago etxeko olio erabilia nahastea ibilgailuen olioarekin edo bestelako likidoekin.
  • Nahi izanez gero, etxeko olioa (eta etxeko hondakin arriskutsuak (aerosolak, pinturak, disolbatzaileak...) garbigunera eraman ditzakezu.
Zerbitzuaren hasiera
  • 2010
2017ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 26.107 l (litro)
  • Aurreko urtearekin alderatuta: -%43,26
Loturak