Web edukia bistaratu

Merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak

Sortzaile  txikiak

Hondakin kopuru txikiak sortzen dituzten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek kaleko edukiontziak, birziklatzeko etxolak eta garbiguneak erabili behar dituzte:

320x162

  • Kaleko edukiontziak: eskura dituzu 24 orduz, urteko egun guztietan:
    • Hondakin organikoak (txartelarekin)
    • Errefusa (txartelarekin)
    • Papera eta kartoia
    • Ontzi arinak
    • Arropa, ehunki eta etxeko tresna txikiak
    • Etxeko landare olioa
    • Pilak
  • Birziklatzeko etxolak
  • Garbiguneak: hiru garbigune dituzu eskura (Aia, Zarautz eta Zumaian). Informazio gehiago hemen: egutegia, ordutegia, erabiltzeko baldintzak...
  • Hondakin handien bilketa (traste zaharrak). Egutegia hemen.

Txartel magnetikoak: hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak txartel magnetikoarekin irekitzen dira. Etxebizitza bakoitzak txartel bat du eta puntu jakin bateko edukiontziak irekitzen ditu.

 

Sortzaile handiak

Hondakin kopuru esanguratsuak sortzen dituzten establezimenduei puntuz puntuko bilketa zerbitzua eskaintzen zaie frakzio hauek jasotzeko

Bilketa establezimenduan bertan:

  • Hondakin organikoak (egunero)
  • Papera-kartoia (egunero, astelehenetik larunbatera)
  • Errefusa (astean bitan)

Kaleko edukiontziak: kaleko edukiontzietan utzi behar dituzte honako frakzioak:

  • Ontzi arinak
  • Beira

Establezimenduei ontziak ematen zaizkie, puntuz puntuko bilketako frakzioak ateratzeko. Ontzi horiek establezimendeuaren kanpoaldean utzi behar dira, bilketa zerbitzuak adierazitako ordutegian eta leku zehatzean.

Hona hemen hondakin organikoak, papera/kartoia eta errefusa ateratzeko jarraibideak eta asteko egutegia eta ordutegi-muga:

Oharrak eta jarraibideak

  • Hondakinak atera behar dira egutegian zehaztutako ordurako.
  • Hondakin organikoak: edukiontzian atera behar dira (poltsa konpostagarria erabiltzea aukerakoa da). Sukaldatu edo sukaldatu gabeko hondakin organikoak izan daitezke.
  • Papera/kartoia: atera daiteke edukiontzian edo soltean (ondo tolestuta)
  • Errefusa: atera daitezke soilik birziklagarriak ez diren hondakinak
  • Hondakinen poltsak irekita utzi behar dira
  • Kaleko beira edo ontzi arinen edukiontziak betetzear baldin badaude, jakinarazi Hondakinak Biltzeko Zerbitzuari.

Asteko egutegia eta ordu-mugak:

 

GETARIA

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

Organikoa

17:00

17:00

17:00

17:00

17:00

17:00

17:00

Papera/kartoia

9:30

9:30

9:30

9:30

9:30

9:30

 

Errefusa

 

9:30

 

 

9:30

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ORIO

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

Organikoa

16:00

16:00

16:00

16:00

16:00

16:00

16:00

Papera/kartoia

9:30

9:30

9:30

9:30

9:30

9:30

 

Errefusa

9:30

 

 

9:30

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZARAUTZ

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

Organikoa

17:00

17:00

17:00

17:00

17:00

17:00

17:00

Papera/kartoia

10:30

10:30

10:30

10:30

10:30

10:30

 

Errefusa

10:30

 

 

10:30

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ZUMAIA

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea

Organikoa

16:00

16:00

16:00

16:00

16:00

16:00

16:00

Papera/kartoia

10:30

10:30

10:30

10:30

10:30

10:30

 

Errefusa

 

10:30

 

 

10:30

 

 

 

 

Zerbitzuaren tasa

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek. Tasa finkoa da eta ordainduko da hiruhilero.

Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".

Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2017-12-18, 239. zk). Ikus hemen.

 

Harremanetarako

Argibideak jasotzeko edo dituzun zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Hiru bide dituzu:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Arreta eta Informazio Bulegora joan. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian dituzu bulegoak. Ikus hemen lekua eta ordutegia.
  • Beheko formularioa bete eta bidali
  • Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
  • Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
  • Telefonoz: 943890808
  • Emailez: hondakinak@urolakosta.eus
 
Web Form
Merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak: formularioa

Bete eta bidali formularioa eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA