Web edukia bistaratu

Hondakin organikoak

320x162

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarautz eta Zumaiako udalek 2008. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri zuen esperientzi pilotuan parte hartu eta  materia organikoa jasotzeko edukiontziak jarri zituzten. 2010eko ekainean, berriz, beste hiru udalerrietara zabaldu zen zerbitzua, hain zuzen ere, Aia, Getaria eta Oriora.

Hondakin organikoa edukiontzi marroiaren bidez biltzen da. Edukiontzi horretan landare jatorriko (fruta, barazkiak, pasta, arroza...) zein animalia jatorriko (haragia, arraina, hezurrak, arrautzak, gazta...) hondakinak utzi behar dira, kozinatuak nahiz kozinatu gabeak.

UTZI

  • fruitu eta barazki zatiak
  • arrautza azalak, fruitu lehorren azalak
  • ogia eta opilak
  • fruitu hezurrak
  • lore eta landareak
  • baratza eta lorategiko hondakinak (belarra, kimatutako adaskak xehatuta)
  • sukaldatutako janari hondarrak
  • haragi eta arrain zatiak, hezurrak, itsaskien azalak
  • sukaldeko papera, ezpain-zapi eta aho-zapi zikinak
  • infusioen zorrotxoak
  • kafe hondar eta filtroak
  • kortxozko tapoiak
  • eta, oro har, konpostatzeko plantan konposta egiteko onartzen den material oro.

EZ UTZI

  • lorezaintzako hondakin ezpaltsuak (adarrak, enborrak)
  • lurra
  • zigarrokinak eta hautsontzietako hautsa
  • animalien gorotzak
  • xurgagailuz edo erratzaz bildutako hondarrak
  • zapi bustiak, pixoihalak eta konpresak
  • olioa
  • eta, oro har, konpostatu ezin den material solido oro.
Gogoan izan!

Debekatuta dago hondakin organikoen frakzioa entregatzea konpostagarriak ez diren plastikozko poltsetan edo soltean.

Debekatuta dago hondakin organikoen frakzioa uztea edukiontzi marroiaren kanpoaldean.

Zerbitzuaren hasiera
  • 2008
2017ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 1.825.76 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: -%1,28
Loturak