Web edukia bistaratu

Errefusa

320x162

Nora bota behar dut errefusa?  Edukiontzi grisera.

Zer da errefusa? Errefusa da birziklatu ezin den hondakina.

Etxeko hondakinak ondo sailkatzen baditugu, errefusa oso gutxi sortuko dugu. Hondakinak zenbat eta hobeto sailkatu, hainbat eta errefusa gutxiago.

UTZI

  • Pixoihalak (haur nahiz helduenak)
  • Paper-zapi bustiak
  • Konpresak, tanpoiak eta higiene pertsonalarekin zerikusia duten gisa bereko produktuak
  • Xurgagailuz edo erratzaz bildutako hauts eta hondakinak
  • Bizarra egiteko eta depilatzeko xaflak
  • Kosmetikako zapitxoak
  • Preserbatiboak
  • Arrandegiko edo harategiko paper zikina
  • Tira, benda eta antzekoak
  • Boligrafoak, errotulagailuak eta antzekoak
  • Hautsitako jostailuak
  • Zeramikazko plater eta edalontziak
  • Zigarrokinak eta hautsontzietako hautsa
  • Animalien gorotzak

EZ UTZI

  • Birzikla daitekeen hondakinik
Gogoan izan!
  • Errefusaren edukiontzi irekitzeko txartela behar da
  • Txartelak etxebizitzaren ondoan dagoen bilketa-puntu jakin bateko errefusaren edukiontzia irekiko du
  • Errefusa itxitako plastikozko poltsetan sartuta utzi (ez utzi ontzi, kaxa edo antzekoetan), edukiontzi grisean
  • Debekatuta dago errefusaren frakzioarekin batera uztea likidoak edo likidotu daitezkeen hondakinak.
2017ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia): 11.202.160 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: +%2.20
Loturak