Web edukia bistaratu

Industrialdeetako enpresak

Industrialdeetako enpresak 

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako industrialdeetako enpresei etxeko hondakinen baliokide diren hondakin hauek puntuz puntu jasotzen zaizkie:

  • Hondakin organikoak
  • Errefusa
  • Ontzi arinak
  • Egurra
  • Kartoia
  • Plastiko filma
  • Poliespana.

Jasotzeko era eta egutegia

Hona hemen zerbitzuari buruzko jarraibideak eta egutegia:

Oharrak eta jarraibideak

  • Hondakinak atera behar dira egutegian zehaztutako egunetan.
  • Errefusa: atera daitezke soilik birziklagarriak ez diren hondakinak.
  • Hondakin organikoak: edukiontzian atera behar dira (poltsa konpostagarria erabiltzea aukerakoa da). Sukaldatu edo sukaldatu gabeko hondakin organikoak izan daitezke.
  • Papera/kartoia: atera daiteke edukiontzian edo soltean (ondo tolestuta).
  • Ontzi arinak: atera daiteke edukiontzian edo poltsetan (bestelako plastiko motak ez atera).
  • Egurra: txukun pilatuta atera behar da. Zati txikientzat edukiontzia erabili behar da.
  • Film plastikoa: atera daiteke edukiontzian edo poltsetan (bestelako plastiko motak ez atera).
  • Poliespana: atera daiteke edukiontzian edo poltsetan (bestelako plastiko motak ez atera).
  • Hondakinen poltsak irekita utzi behar dira
  • Debekatuta dago hondakin arriskutsuak botatzea (baimendutako kudeatzaileen bidez kudeatu behar dira)
  • Enpresek Udal Elkartearen baimena behar dute garbigune zerbitzua erabiltzeko

Egutegia

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Errefusa

Orio-Zarautz

Aia-Getaria-Zumaia

 

 

 

Hondakin organikoak

 

 

 

Herri guztiak

 

Papera/kartoia

 

 

Herri guztiak

 

 

Ontzi arinak

 

 

 

Herri guztiak

 

Egurra

 

 

 

 

Herri guztiak

Film plastikoa

 

 

 

Herri guztiak

 

Poliespana

 

 

 

 

Herri guztiak

 

*Herri guztiak: Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.

 

Zerbitzuaren tasa

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute industrialdeetako enpresek. Ordaindu beharreko tarifa ateratzen da hiru osagai hauek batera aplikatuta:

  • Metro karratuko tarifa, metro karratuen kopuru osoarekin biderkatuta.
  • Edukiontzien tarifa, errefusa eta hondakin organikoentzat erabiltzaileak dituen edukiontzien kopuru osoarekin biderkatuta.
  • Errefusa erretiratzeko zerbitzu-unitateen tarifa, unitate baten tarifa jasotako unitate kopuru osoarekin biderkatuta.

Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".

Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2017-12-18, 239. zk). Ikus hemen.

Harremanetarako

Argibideak jasotzeko edo dituzun zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Hiru bide dituzu:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Arreta eta Informazio Bulegora joan. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian dituzu bulegoak. Ikus hemen lekua eta ordutegia.
  • Beheko formularioa bete eta bidali
  • Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
  • Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
  • Telefonoz: 943890808
  • Emailez: hondakinak@urolakosta.eus
 
Web Form
Enpresak: formularioa

Bete eta bidali formularioa eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA