Web edukia bistaratu

Etxebizitzak

Hondakinak: sailkatuta

Eskualdeko herritarrek hainbat zerbitzu dituzue eskura hondakinak sailkatzeko: kaleko edukiontziak, hondakin handien bilketa (traste zaharrak), birziklatzeko etxolak eta garbiguneak.

  • Kaleko edukiontziak: eskura dituzu 24 orduz, urteko egun guztietan:

    320x162

    • Hondakin organikoak (txartelarekin)
    • Errefusa (txartelarekin)
    • Papera eta kartoia
    • Ontzi arinak
    • Arropa, ehunki eta etxeko tresna txikiak
    • Etxeko landare olioa
    • Pilak
  • Birziklatzeko etxolak
  • Garbiguneak: hiru garbigune dituzu eskura (Aia, Zarautz eta Zumaian). Informazio gehiago hemen: egutegia, ordutegia, erabiltzeko baldintzak...
  • Hondakin handien bilketa (traste zaharrak). Egutegia hemen.

Txartel magnetikoak: hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak txartel magnetikoarekin irekitzen dira. Etxebizitza bakoitzak txartel bat du eta puntu jakin bateko edukiontziak irekitzen ditu.

 

Betebeharrak

Hondakinak biltzeko zerbitzuan Ordenantzak zehazten ditu herritarrek dituzten betebeharrak. Hona hemen laburbilduta betebehar nagusiak:

  • Erabiltzaileen betebeharra da hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian bereiztuta uztea. Debekatuta dago hondakin frakzio jakin bat ez dagokion edukiontzian uztea.
  • Erabiltzaileen betebeharra da, halaber, hondakinak edukiontziaren barruan uztea, eta ez, inola ere, kanpoan.
  • Horrez gain, ezin dira kaleko edukiontzietan utzi, tamaina dela eta edukiontziaren ahoa trabatzen edo oztopatzen duten hondakinak.
  • Debekatuta dago edukiontzietan uztea likidoak dituzten edota likidotu daitezkeen hondakinak.
  • Debekatuta dago 50 ºC edo gehiagoko Tª duten hondakinak edukiontzietan uztea.
  • Erabiltzaileen eta, oro har, herritarren, betebeharra da edukiontziak zaintzea eta higiene eta segurtasun egoera egokian erabili eta mantentzea eta, beraz, edukiontziek beren erru, zabarkeria edo arduragabekeriaren ondorioz jasan ditzaketen kalteen erantzule izango dira.
  • Halaber, edukiontzien puntuetan dauden bestelako osagaiei (babesteko langa, pibote, barra, marka...) eragindako kalteen erantzule izango dira.
  • Debekatuta dago edukiontziak mugitu eta lekuz aldatzea eta edukiontziak manipulatzea, egoera arriskutsuak eraginez edo bilketa zerbitzuek hondakinak biltzea zailduz.

 

Zerbitzuaren tasa

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute etxebizitzek. Tasa finkoa da eta ordainduko da hiruhilero.

Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".

Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2017-12-18, 239. zk). Ikus hemen.

 

Harremanetarako

Argibideak jasotzeko edo dituzun zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Hiru bide dituzu:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Arreta eta Informazio Bulegora joan. Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian dituzu bulegoak. Ikus hemen lekua eta ordutegia.
  • Beheko formularioa bete eta bidali
  • Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
  • Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
  • Telefonoz: 943890808
  • Emailez: hondakinak@urolakosta.eus
Web Form
Etxebizitzak: formularioa

Bete eta bidali formularioa eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA