Web edukia bistaratu

Birziklatzeko etxolak

Birziklatzeko etxola etxeko hondakin arriskutsuak bereiz uzteko gune bat da. Etxola etxeko hondakin arriskutsuak jasotzeko da eta zerbitzu iraunkorra eskaintzen du, herritarrek hondakinak nahi dutenean uzteko.

Etxola metalezkoa da eta segurtasun handiko egitura du. Herritarrek paretan dituen zuloetatik barrena sartu behar dituzte etxeko hondakin arriskutsuak. Etxolen diseinua bereziki zaintzen dugu, jarritako lekuaren inguruarekin egoki etortzeko.

Etxean sortutako hondakin hauek utz daitezke etxolan:

  • Erabilitako sukaldeko olioa: Itxitako ontzian.
  • Ibilgailuen olioak: Itxitako ontzian. Ez dira onartzen konponketa tailerretako eta antzekoetako olioak.
  • Inprimagailuen toner-karkasak, CDak, disketeak, bideo-zintak eta antzekoak. Ez dira onartzen inprimatzeko osagaiak saltzen dituzten dendetakoak edo arte grafikoen jardueratan sortutakoak.
  • Aerosol ontziak (beteta edo erdi beteta).
  • Fluoreszenteak: Beren bilgarrian.
  • Etxetresna elektriko txikiak: Irabiagailuak, tostadorak, telefono mugikorrak eta abar.
  • Arropa, ehunkiak, osagarriak eta oinetakoak.
  • Termometroak.
  • Pilak: Pila mota guztiak.
  • Erradiografiak. Ez dira onartuko osasun-zentro publiko nahiz pribatuetakoak.
  • Garbiketako produktuak eta etxeko bestelako produktu kimikoak, ontzian itxita eta zehatz mehatz identifikatuta. Ez dira onartuko gisa horretako produktuak saltzen dituzten dendetatik edo laborategietatik datozen eta hondatuta edo iraungita dauden produktuak.
  • Pinturak eta disolbatzaileak: Itxitako ontzietan.
  • Fluoreszenteak.
  • Kontsumo baxuko bonbillak.

Etxolak

Eskualdean hiru etxola daude jarrita: bat Aian, Lardizabal aparkalekuan, bigarrena Getarian, Harritarte pasabidean eta, hirugarrena, Zumaian, Zuloaga plazan.

Aia, Getaria eta Zumaiako etxolak