Web edukia bistaratu

Bagoazz

Hondakinak gaika sailkatzeko 2018ko otsailean indarrean sartuko den zerbitzu berriaren komunikazio kanpainaren marka da Bagoazz.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, batez beste, hondakinen %40 bakarrik biltzen dugu ondo sailkatuta. Gehiago zergatik ez? Kanpainaren bidez herritarrei dei egiten diegu, kanpainarekin bat egin eta zerbitzu berriarekin hondakinak ondo bereizteko. Helburua argia da, 2018an ondo bereiztuta %60 biltzea eta 2020an %75.

Bagoazz: Modernizatu

Sentsibilizazio kanpaina “modernizatu” hitzaren lelopean jarri da martxan, egungo birziklatze tasa handitzearen guztion bete beharra dela adierazteko, eta bestelako jarrerak beste garai batekoak direla nabarmentzeko. Karteletan pertsonek hartu dute protagonismoa, pertsonok (gutako bakoitzak) baitugu hazkundearen giltza. Gizabanako horiek herritarrei modernizatzeko deia egiten diete, hondakinak egoki sailkatzera bultzatuta. Karteletako protagonistak modernizatu dira, BAGOAZZ markarekin bat egin dute eta hori irudikatzen dute soinean daramatzaten BAGOAZZ markaren koloreko betaurrekoek, ileak edota makillajeak. Norabide beretik joateko deia egiten zaie.

Azaroan hasi eta sistema berria martxan jarri eta egonkortu arte egingo da kanpaina, urrats hauekin:

  • Azaroa: sentsibilizazio kanpaina
  • Abendua: informazio saioak herriz herri
  • Urtarrila: txartelen banaketa eta informazio zerbitzua udaletxeetan
  • Urtarrila amaieran: zerbitzu berria martxan
  • Otsaila-Apirila: emaitzak, ebaluazioa eta neurri zuzentzaileak

   

Sistema berria: aldaketa nabarmenenak

  • Herritarrek hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartel bat izango dute, eta eguneko 24 ordutan erabiltzeko aukera izango dute.
  • Sortzaile handi diren komertzio eta ostalariei gaikako bilketa zerbitzua eskainiko zaie, puntuz puntu, frakzio hauek jasotzeko: organikoa, papera-kartoia eta errefusa. Komertzioei astean sei egunez eskainiko zaie zerbitzua, eta ostalariei, zazpi egunez.
  • Enpresa handien kasuan, berriz, frakzio hauek bilduko zaizkie: organikoa, errefusa, ontzi arinak, egurra, kartoia eta plastiko filma/poliespana. Jantokia duten enpresen kasuan, organikoa puntuz puntu jasoko zaie.
  • Landa eremuari dagokionez, ekarpen gune berriak sortuko dira, eremu bakoitza edukiontzi guztiekin hornituta.