Tailerrak Zumaia eta Zarauzko ostalari eta merkatarientzat, hondakinak biltzeko zerbitzuari buruz
2018·04·13
Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari da Udal Elkartea apirilean zehar, “herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz, sailkatze portzentajeak igotzeko”.
Kanpaina horren barruan, tailerrak egingo dira Zumaia eta Zarauzko ostalari eta dendarientzat.
Ostalari eta dendarien sektorea garrantzitsua da Hondakinak Biltzeko Zerbitzuarentzat, izan ere, hondakin kopuru handiak sortzen ditu eta, beraz, garrantzitsua da, bai eurentzat eta bai Udal Elkartearentzat, zerbitzuan beharrezko diren egokitzapenak egitea, hondakinen bilketa ahalik eta ondoen kudeatzeko.
Hori dela eta, tailerrak antolatu ditugu ostalari eta dendarientzat, beren behar eta kezkak jaso eta hondakinak bereizteko argibideak emateko, hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzeko helburuz. Hona hemen tailerren egun, ordu eta lekuak:
Zumaia
- Ostalariak, apirilak 18, 9:00etan, Oxford aretoan
- Dendariak, apirilak 18, 15:00etan, Oxford aretoan
Zarautz
- Dendariak, apirilak 19, 15:00etan, Etxezabalan