Berriak
Atzealdea

Hondakinak biltzeko zerbitzuari buruzko kanpaina Orion

Kale hezitzaileak Orion ibiliko dira apirilaren 30ean eta maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 7an, zalantzak argitzen. Tailerra jubilatuentzat apirilaren 25ean Kultur Etxean.

2018·04·18


Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egingo du apirilean zehar, “herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz, sailkatze portzentajeak igotzeko”.

Portzentaje horiek igotzeko herriz herriko ekimenak antolatu dira, hain zuzen ere: kalez kaleko sentsibilizazioa, hitzaldi irekiak eta kolektibo edo hartzaile zehatzentzako tailerrak.

Kalez kaleko sentsibilizazioa

Ingurumen hezitzaileak Orion ibiliko dira apirilaren 30ean eta maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 7an, goizez (9:30-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00), , edukiontziak dauden puntuetan. Bisita horien helburua da herritarren kezkak eta zalantzak argitzea, zaborrak sailkatzera doazen une berean.

Kolektibo zehatzentzako tailerrak

Hondakinak Biltzeko Sistema Berrian badira kolektibo bereziak, euren ohiko jardunean etxeetan baino zabor gehiago sortzen dutenak, merkatariak, ostalariak edota industriak, esate baterako. Horiekin batera, badira beste hartzaile batzuk, beren ezaugarriengatik, arreta berezia eskatzen dutenak: adineko jendea, elkarte gastronomikoak, kultur edo kirol ekitaldiak antolatzen dituzten elkarteak, hondakinak sailkatzeko kulturarik izan ez duten kolektiboak, jende multzo handiarekin lan egiten dutenak, eta abar.

Hartzaile zehatz horien beharrei eta kezkei erantzuteko, tailerrak egiten ari gara bailarako bost herrietan. Tailerrek bi orduko iraupena dute eta kolektibo bakoitzaren behar eta ezaugarriei egokituta egiten dira.

Hona hemen Orioko tailerren egutegia:

  • Jubilatuak, apirilak 25, 18:00etan, Kultur Etxean