Berriak
Atzealdea

Arropa biltzeko edukiontzi berriak jarriko dira eskualdean

Aian, Orion eta Zarautzen ez da arropa-edukiontzirik egongo asteburuan, egokitzapen lanak direla-eta.

2021·01·29


Zerbitzua indartuko da egun 26 edukiontziak berritu eta beste 35 edukiontzi berri jarrita.

Urola Kostako Udal Elkarteak arropa eta ehunkiak jasotzeko edukiontzi berriak jarriko ditu eskualdeko 5 udalerrietan. Gaikako bilketaren baitan, arropa ere egoki kudeatu beharreko hondakina da. Berrerabili daitekeena, gainera. Horregatik, kaleko edukiontzien bitartez egiten den arropa bilketa hobetzeko, edukiontzi berriak jarriko dira.

Gaur egun, arropa bilketarako 26 edukiontzi daude eskualde osoan zehar. Horiek guztiak berritzeaz gain, beste 35 edukiontzi berri ere jarriko dira zerbitzua indartu eta hobetzeko.

Asteburu honetan bertan helduko zaie arropa-bilketa zerbitzua hobetzeko lanei. Hain zuzen ere, larunbatean kenduko dituzte Aiako, Orioko eta Zarauzko arropa biltzeko edukiontzi guztiak. Beraz, egokitzapen lanak direla eta, hiru udalerri horietan ez da arropa-edukiontzirik egongo asteburuan.

Udal Elkartetik dei egin nahi zaie herritarrei asteburuan arroparik atera ez dezaten, eta bide batez, barkamena eskatu hobetze-lanak sor ditzaketen eragozpenengatik. Astelehenean bertan jarriko dira ordezko edukiontzi berriak.

Getarian eta Zumaian, berriz, hurrengo astean egingo dira edukiontzi-aldaketak.