Berriak
Atzealdea

Eskualdeko sailkatze indizea hobetzeko, ezinbestekoa da ontzi arinak hobeto sailkatzea

Azken bi urteetan gora egin du edukiontzi horietan botatzen diren hondakin ez egokien kopuruak

2021·04·30


Azkenaldian ontzi arinen bilketan aurkitutako hondakin inpropioen kopuru altuak birziklapen prozesua eten eta asko zailtzen du hondakinen bilketa zerbitzua. Sortutako ingurumen-kalte nabarmenaz gain, diru-galera handia ere bada eskualdeko udalentzat eta Urola Kostako Udal Elkartearentzat.

Horregatik, datozen hilabeteetan, arreta berezia jarriko da ontzi arinentzako edukiontzietan. 2018an Hondakinak Biltzeko Zerbitzua ezarri zenetik, ondo sailkatutako hondakinen ehunekoa 20 puntu baino gehiago igo da eskualdean. Bilakaera positiboa da eta herritar gehienen jarrera eredugarria bada ere, hobetzen jarraitzeko ezinbestekoa da, bereziki, ontzi arinak hobeto sailkatzea.

Zer utzi daiteke edukiontzi horietan?

  • Plastikozko botilak: ura, edari freskagarriak, olioa...
  • Plastikozko ontziak: garbikariak, kosmetika gaiak (gel, xampu, hidratatzaile...).
  • Plastikozko ontzi txikiak: yogurt-poteak eta antzekoak.
  • Edari-brikak: esnea, zukuak, ardoa...
  • Plastikozko poltsa, zorro edo bildukinak.
  • Metalezko ontziak: edari eta kontserbak , aerosolak, metalezko tapak...

Zer ezin daiteke utzi edukiontzi horietan?

  • Kartoizko estalkiak.
  • Beirazko botilak eta ontziak.
  • Kartoizko arrautzontziak.
  • Plastikozko jostailuak.
  • Tresna elektriko txikiak.
  • Biberoiak.
  • Gomazko eskularruak.
  • Garbitasun tresnak (orrazia, hortz eskubilak...).
  • Sukaldeko tresnak (zartaginak, kazolak, eta abar).
  • Frutarentzako plastikozko kaxak
  • Plastikozko aulki eta mahaiak
  • Bustinezko potoak
  • Film-a.
  • Edari-janariak eramateko paperezko ontziak

Neurri zuzentzaileak

Martxan dira hainbat neurri zuzentzaile. Izan ere, azkenaldian, asko ugaritu dira pixoihalak, musukoak eta  gomazko eskularruak edukiontzi horietan. Eta dei egiten zaie herritar guztiei; arduraz jokatu eta birziklatu ezin diren hondakinok errefusarentzako edukiontzi grisetan utzi ditzaten.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du. Hondakin ez egoki kopuru handienak dituzten guneei jarraipen berezia egingo zaie, eta gainerako edukiontzietan ere “zer non utzi” gogoratzeko informazio euskarriak jarriko dira. Gainera, atez ateko bilketa zerbitzuaz gain, zenbait merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduei kaleko edukiontziak giltza bidez irekitzeko aukera eman zaie.

Hiri hondakinak gutxitzearekin batera, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua buru-belarri dabil  hondakinen sailkapena hobetu eta eskualdeko birziklapena areagotzeko.