Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, enpresentzat, Eguberriak direla-eta

Eguberriak direla-eta, aldaketak izango dira enpresen eta merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakinen bilketa zerbitzuan

2019·12·19


Aldaketak izango dira Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan, Eguberriak direla-eta.

Alde batetik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da kartoirik bilduko eskualdeko enpresetan. Zarauzko enpresetan abenduaren 23an (astelehenean) bilduko da kartoia; Aia, Getaria, Orio eta Zumaiako enpresetan, berriz, abenduaren 24an (asteartean). Bilketa egunak aldatuko badira ere, hondakinak ohiko ordutegian bilduko dira.

Bestetik, merkatari, ostalari eta zerbitzuen kartoi eta hondakin organikoen atez ateko bilketa eten egingo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Egun horietan 22:00etatik aurrera organikoaren edukiontzia irekitzeko aukera izango dute eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako profesional guztiek.

Gainontzeko bilketa-zerbitzuak bere horretan mantenduko dira.