Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Eguberriak direla eta

Urteko azken bi asteetan, Getarian etxeko hondakin handiak igande gauean atera beharko dira.

2018·12·20


Gabonak direla eta, urteko azken bi asteetan Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak egokitzapenak  egingo ditu Getarian etxeko hondakin handiei dagokionez.

Hain zuzen ere, Getarian etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna astelehen gaua bada ere, Gabonak  direla eta, datozen bi asteetan igande gauean atera beharko dira,  20:00etatik 22:00etara. Hau da, abenduaren 23an eta abenduaren 30ean.

Nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

Hondakin handien bilketari buruzko informazioa, hemen: