Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Eguberriak direla-eta

Urteko azken bi asteetan, ezin izango da etxeko hondakin handirik atera Orion

2019·12·19


Eguberriak direla eta, urteko azken bi asteetan etxeko hondakin handien bilketa zerbitzurik ez da egingo Orion.

Hain zuzen ere, Orion etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna astearte gaua izan ohi da; beraz, 2020ko urtarrilaren 7ra arte ezin izango da etxeko hondakin handirik kalean utzi. Bitartean, nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

Hondakin handien bilketari buruzko informazioa, hemen