Berriak
Atzealdea

Igandera arte egongo da erabilgarri Getariako Portuko Itxas-etxe ondoko edukiontzien bilketa gunea

Astelehenetik aurrera, gune horretako erabiltzaileek Viveros San Anton pareko edukiontziak erabili beharko dituzte.

2021·05·17


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak, Getariako Udalarekin hala adostuta, kendu egingo du Portuko Itxas-etxeko ondoko bilketa gunea. Igandera arte egongo dira erabilgarri bertako edukiontziak.

Astelehenetik aurrera, beraz, gune horretako erabiltzaileek Viveros San Anton pareko edukiontziak erabili beharko dituzte.