Berriak
Atzealdea

Organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira urriaren 26tik aurrera Getarian

Getarian edukiontzi itxiera urriaren 26an gauzatuko da.

2020·10·23


Urola Kostako Udal Elkarteak hondakin bilketa sistemaren berrantolaketa jarri du abian. Hala, herritar, saltoki eta enpresen bilketa aztertu eta optimizatzeko pausuak emango dira herriz-herri, Getarian hasita. Hain zuzen, lan ildoetako bat errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera da. Izan ere, pasa den martxoan zabaldu ziren Covid-19aren hedapenari erantzun eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Harrezkero, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira. Ondorioz, edukiontzi horiek txartel bidez bakarrik ireki ahal izango dira. Getarian edukiontzi itxiera urriaren 26an gauzatuko da.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.

Getariako Udala

  • Gudarien Enparantza Plaza, 1, 20808 Getaria
  • Tel. 943 89 60 24
  • udala@getaria.eus 

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus