Berriak
Atzealdea

Kendu egin da Ipar kaleko 16. zenbakiaren pareko edukiontzien bilketa gunea

Gune horretako erabiltzaileek autobus geltokiko edukiontziak erabili beharko dituzte

2021·05·17


Udal Elkarteko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak, Zarauzko Udalak hala eskatuta, kendu egin du Ipar Kaleko 16. zenbakiaren pareko bilketa gunea. Gaurtik aurrera, beraz, gune horretako erabiltzaileek autobus geltokiko edukiontziak erabili beharko dituzte.

Horretarako, bizilagunek txartelak eguneratu beharko dituzte Urola Kostako Udal Elkartean (maiatzaren 21a baino lehen).

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus