Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Zarauzko triatloia dela eta

Oharra, Zarautz eta Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat, Zarauzko triatloia dela eta

2018·06·06


Zarauzko triatloia dela eta, datorren larunbatean (ekainak 9) Zarautz eta Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez ditugu ohiko ordutegian jasoko. Goizean bilduko ditugu, ordutegi hauetan:

  • Zarautzen 10:00-13:00
  • Orion 13:00-14:00

 

Hondakinak Biltzeko Zerbitzua