Agenda
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Sistema Berria indartzeko sentsibilizazio kanpaina apirilean zehar

Kalez kaleko sentsibilizazioa, hitzaldi irekiak eta kolektibo ezberdinei bideratutako tailerrak egingo dira datozen lau asteetan. Kanpainaren helburua herritarren kezkak eta zalantzak argitzea da.
9 API 7 MAI

Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egingo du apirilean zehar, “herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz, sailkatze portzentajeak igotzeko”.

Kalez kaleko sentsibilizazioa

Ingurumen hezitzaileak herriz herri ibiliko dira, goizez (8:30-12:00) eta arratsaldez (17:00-20:00), edukiontziak dauden puntuetan.

Bisita horien helburua da herritarren kezkak eta zalantzak argitzea, zaborrak sailkatzera doazen une berean. Bisiten egutegia honakoa da:

  • Aia, apirilak 9 eta 10
  • Getaria, apirilaren 11tik 14ra
  • Zumaia, apirilaren 16tik 21era
  • Zarautz, apirilaren 23tik 28ra
  • Orio, apirilak 30 eta maiatzak 2, 3, 4, 5 eta 7.