Berriak
Atzealdea
Etxeko hondakin handiak horretarako jarritako egunean atera behar dira eta txukun utzi behar dira

Azken asteotan etxeko hondakin handi asko (altzariak, etxeko tresna elektrikoak, bestelako etxeko tresnak, koltxoiak…) agertu da edukiontzien inguruetan, tokatzen ez den egunetan eta narras utzita.
2019·07·04
Hondakin handiak egun eta ordutegi hauetan atera behar dira:
- Aia, Igandetan, 20:00etatik 22:00etara
- Getaria, Astelehenetan, 20:00etatik 22:00etara
- Orio, Asteartetan, 20:00etatik 22:00etara
- Zarautz, Asteazkenetan, 20:00etatik 22:00etara
- Zumaia, Ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara
Hondakin handiak
Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, bestela esan, etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko altzari eta ekipamenduak:
- altzariak
- etxeko tresna elektrikoak, handiak eta txikiak
- informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak
- erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak
Debekatuta dago:
- maneiatzeko bitarteko mekanikoak (garabiak, poleak...) behar dituzten hondakinak edo bere horretan garraiatu ahal izatea ezinezko egiten duten hondakinak uztea.
- hondakin handiekin batera bestelako hondakinak uztea, bereziki eraikuntzako obra txikietako hondakinak, etxeko konponketa eta berritze lanetako hondakinak, pneumatikoak...
- hondakin handiak uztea Udal Elkarteko zerbitzu teknikoek horretarako ezartzen dituen egun eta ordutegitik kanpora.
Nahi izanez gero, hondakin handiak garbiguneetara eraman daitezke (hiru garbigune ditugu eskualdean, astelehenetik larunbatera zabalik).
Informazio gehiago