Berriak
Atzealdea

Urteko azken bi asteetan, ezin izango da etxeko hondakin handirik atera Zumaian

Bitartean, nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

2020·12·22


Eguberriak direla eta, urteko azken bi asteetan etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua eten egingo da Zumaian.

Hain zuzen ere, Zumaian etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna ostegun gaua izan ohi da; beraz, 2021eko urtarrilaren 7ra arte ezin izango da etxeko hondakin handirik kalean utzi. Bitartean, nahi izanez gero, erabiltzaileek hondakin handiak garbiguneetara eraman ditzakete.

Hondakin handien bilketari buruzko informazioa, hemen: