Berriak
Atzealdea

Aian eta Orion, astelehenaz geroztik, ezinbestekoa da txartela organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko

Derrigorrezkoa da txartela erabili eta hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea. Erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea

2020·12·03


Covid-19aren hedapenari erantzun eta herritarren segurtasuna bermatzeko,  kaleko edukiontziak zabalik mantentzea erabaki zuen eskualdeko Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak, martxoan.

Urriaz geroztik, hondakinak biltzeko sistema berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago Urola Kostako Udal Elkartea. Berrantolaketaren baitan, berriz ere errefusaren eta organikoaren edukiontziak ixtea erabaki da. Izan ere, organikoaren edukiontzietan inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusarentzako edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertu da.

Aian eta Orion astelehenean gauzatu zen edukiontzien itxiera. Beraz, txartel bidez zabaldu beharko dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Derrigorrezkoa da hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea eta erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.

Orioko Udala

  • Herriko Plaza, 1 20810 Orio
  • Tel. 943 83 03 46
  • bulegoorokorra2@orio.eus

Aiako Udala

  • Gozategi Plaza, 1 20809 Aia
  • Tel. 943 13 11 44
  • aia@aia.eus

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus 

Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten. Erantzukizunez jokatzeko garaia da: guztion osasuna babesteko modu bakarra da-eta;  baita bilketa zerbitzuko langileena ere.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko.