Datorren astelehenetik aurrera (azaroak 30), organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira Aian eta Orion
2020·11·27
Urriaz geroztik, hondakinak biltzeko sistema berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago Urola Kostako Udal Elkartea. Hain zuzen ere, kaleko edukiontzietako nahiz saltoki eta enpresetako hondakinen bilketak aztertu eta optimizatzeko neurriak hartuko dira, herriz-herri.
Errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera izango da lan ildoetako bat. Izan ere, pasa den martxoan zabaldu ziren Covid-19aren hedapenari erantzun eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Harrezkero, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira. Ondorioz, berriz ere, edukiontzi horiek txartel bidez bakarrik ireki ahal izango dira.
Aian eta Orion azaroaren 30ean gauzatuko da edukiontzi itxiera. Hala, datorren astelehenetik aurrera, txartel bidez zabaldu beharko dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak; bai Aian, baita Orion ere.
Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.
Orioko Udala
Herriko Plaza, 1 20810 Orio
- Tel. 943 83 03 46
- bulegoorokorra2@orio.eus
Aiako Udala
Gozategi Plaza, 1 20809 Aia
- Tel. 943 13 11 44
- aia@aia.eus
Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:
Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
- Tel. 943 890808
- hondakinak@urolakosta.eus