Gaurtik aurrera, zabalik daude eskualdeko 3 garbiguneak
2020·04·14
Bi aste ondoren, gaurtik aurrera martxan dira oinarrizkoak ez diren jardun ekonomiko batzuk. Besteak beste, industria eta eraikuntza jarduerari berrekingo zaio. Hala, Urola Kostako Udal Elkarteak ireki egingo ditu eskualdeko hiru garbiguneak.
Gaurtik aurrera, beraz, martxan dira eskualdeko garbigune-zerbitzuak. 3 garbiguneak daude irekita; ohiko ordutegian, eta langile profesionalei eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua. Aldi berean, erabat debekatuta dago garbiguneen kanpoaldean hondakinak uztea.
Kokapena eta ordutegia
Urola Kostan 3 garbigune ditugu: Zarautzen (Abendaño industrialdea); Zumaian (Joxe Mari Korta industrialdea) eta Aia-Orion (Ubegun industrialdea). Hiru garbiguneak zabalik daude ordutegi honetan:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
- Larunbatak: 10:00-12:30
- Igande eta jaiegunak: itxita
Gaurtik aurrera, beraz, martxan dira, ohiko ordutegian, eskualde mailako garbigune-zerbitzuak.