Agenda
Atrás

Tailerrak Zumaian, ostalari eta merkatarientzat, hondakinen bilketari buruz

Helburua da ostalari eta merkatarien galdera, behar eta kezkei erantzutea eta zerbitzua egokitzen eta hobetzen joatea.
18 ABR

Hondakinak Biltzeko Sistema Berria ezarri zenetik bi hilabete pasa direnean, Urola Kosta Udal Elkarteak herriz herriko sentsibilizazio kanpaina bat egingo du apirilean zehar, “herritarren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondorioz, sailkatze portzentajeak igotzeko”.

Merkatariak eta ostalariak

Hondakinak Biltzeko Sistema Berrian badira kolektibo bereziak, euren ohiko jardunean etxeetan baino zabor gehiago sortzen dutenak, merkatariak, ostalariak edota industriak, esate baterako.

Ostalari eta dendariena kolektibo garrantzitsua da Hondakinak Biltzeko Zerbitzuarentzat, izan ere, hondakin kopuru handiak sortzen ditu eta, beraz, garrantzitsua da, bai eurentzat eta bai Udal Elkartearentzat, zerbitzuan beharrezko diren egokitzapenak egitea, hondakinen bilketa ahalik eta ondoen kudeatzeko.

Hori dela eta, tailer bat antolatu dugu Zumaiako ostalari eta dendarientzat, beren behar eta kezkak jaso, hondakinak bereizteko argibideak eman eta hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzeko helburuz.

Zumaia

  • Ostalariak, apirilak 18, 9:00etan, Oxford aretoan
  • Dendariak, apirilak 18, 15:00etan, Oxford aretoan