Hondakinak biltzeko Getariako Sahatsaga kalean dagoen etxola konpontzera eramango dute apirilaren 10ean.
09·04·2018
Urola Kostako Uda Elkarteak eta Getariako Udalak duela sei urte jarri zuten birziklatzeko etxola (2012ko uztailean), etxeko hainbat hondakin arriskutsu gaika biltzeko aukera eskaintzeko. Sei urte hauetan herritarren erantzuna oso ona izan da. Adibide gisa, hona hemen joan den hilean (2018ko martxoan) Sahatsaga kaleko etxolan bildutako hondakinak:
| Unitateak / Kiloak |
Motor olioa | 10 |
Etxeko olioa | 100 |
Aparailu elektrikoak eta elektronikoak | 100 |
Aparailu informatikoak | 10 |
Toner kartutxoak | 20 |
CDak | 20 |
Fluoreszenteak/bonbilak | 60 |
Pilak | 80 |
Pinturak, tinteak, erretxinak, pegamentuak | 30 |
Garbiketa produktuak (lejia, amoniakoa…) | 20 |
Erradiografiak | 10 |
Aerosol ontziak (beteak edo erdi hutsik) | 40 |
Telefono mugikorrak | 10 |
Birziklatzeko etxola
Birziklatzeko etxola etxeko hondakin arriskutsuak bereiztuta jasotzeko da eta zerbitzu iraunkorra eskaintzen du, herritarrek hondakinak nahi dutenean uzteko. Gure eskualdean hiru etxola ditugu: Getarian (Harritarte pasabidean), Zumaia eta Aian.
Etxean sortutako hondakin hauek utz daitezke etxolan:
- Erabilitako sukaldeko olioa.
- Ibilgailuen olioak.
- Inprimagailuen toner-karkasak, CDak, disketeak, bideo-zintak eta antzekoak.
- Aerosol ontziak (beteta edo erdi beteta).
- Fluoreszenteak.
- Etxetresna elektriko txikiak: Irabiagailuak, tostadorak, telefono mugikorrak eta abar.
- Arropa, ehunkiak, osagarriak eta oinetakoak.
- Erradiografiak.
- Garbiketako produktuak eta etxeko bestelako produktu kimikoak.
- Pinturak eta disolbatzaileak
- Kontsumo baxuko bonbillak.