Noticias
Atrás
Bilketa zerbitzuen oharra, maiatzaren 1eko zubia dela eta
Getarian etxeko hondakin handiak igande gauean atera behar dira, 20:00etatik 22:00etara. Eskualdeko industrialdeetako enpresen errefusaren bilketa astelehenean egingo da, asteartean egin ordez.
26·04·2018
Datorren asteko maiatzaren 1eko zubia dela eta, hondakin biltzeko zerbitzuetan aldaketa hauek egingo dira:
Hondakin handiak Getarian igandean
- Getarian etxeko hondakin handiak (etxeko tresna eta altzari zaharrak) ateratzeko eguna astelehen gaua da baina, datorren asteko zubia dela eta, datorren igande gauean atera behar dira (apirilaren 29an), 20:00etatik 22:00etara.
Industrialdeetan errefusa astelehenean
- Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Industrialdeetako enpresen errefusaren puntuz puntuko bilketa astelehenean egingo da (apirilaren 30ean), asteartean egin ordez.